BOTTLE FLIP IV

Gutun hau da Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzei idatzitakoa. Ea laguntzeko prest dauden.

Zuzendaritza agurgarria,

Arantzazuko Amako DBH3ko ikasleak gara: Maialen Mujika, Asier Breijo, Eider Perez, Anartz Outeiral eta Aner Urdangarin, hain zuzen.

Dakizuenez, EKOFISH proiektuan murgilduta gabiltza, plastikoaren arazoari aurre egiteko irtenbideak pentsatzen eta praktikara eramaten. Plastikoa murrizteko gure proposamena, Ausolan enpresak bidaltzen dituen pikniketatik, plastikozko poltsak eta plastikozko botilak kentzea da.

Zuengandik jasotako informazioarekin, hainbat ondorio atera ditugu. Esaterako, urte batean, ikastetxe bakoitzean gutxi gora-behera 50 piknik eskaintzen dira, eta ondorioz 50 plastikozko poltsa eta beste 50 plastikozko botila, eta honen ondorioz, 26.900 plastikozko poltsa eta beste horrenbeste plastikozko botila kontsumitzen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian hemen bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Hori ekiditeko, aurkitutako irtenbideak hauek dira: alde batetik, plastikozko poltsak ordezkatzeko, piknikean etortzen diren bokatak zein frutak kaxetan ekartzea eta eskoletan ume bakoitzari bere anoa motxiletan sartzea. Bestalde, plastikozko botilak ekarri beharrean, umeei kantinplorak edo botila berrerabilgarriak eramateko eskatzea.

Beraz, eskatzen dizuegu, gure proiektuarekin laguntzeko, datorren urterako, Ausolan enpresarekin harremanetan jartzea, eta denon artean proiektu hau aurrera ateratzea.

Aldez aurretik, mila esker.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube