Categoría: Arantzazuko Ama-B gela

Etxeko umeak

Bideoan plastikoaren erabilpena aztertzen da. Egiten dena eta egin beharko zena konparatzen da.

Arantzazuko Ama ikastolako BHIko 3Bko Onintza, Ane, Miriam, Axier eta Naroa.

Plastikoen arrantza 3.B

Maiatzaren 6an egon ziren 3.B taldeko ikasleak Pasaiako badian, Mater Museoa untziarekin plastikoa arrantzatzen. Eguraldi ederra izan zuten eta, lan ederra egiteaz gain, oso ondo pasa omen zuten.

Testi Telesaila

Arantzazuko Amako BHIko 3Bko Ilargi, Izadi, Beñat, Xabat eta Nerea.
Testi telesailarekin, platiko eta mikroplastiko motak erakutsiko diegu jendeari. Kalean eta produktuetan aurkitutako plastiko eta mikroplastiko motak esango ditugu.

Kontsumo ohiturak

Arantzazuko Amako BHI-ko 3.Bko LUOMA taldea

Egindako bideoan sketch batzuk agertzen dira non kate handiko produktuak eta produktu ekologikoen desberdintasuna eta plastikozko boltsen eta telazko boltsen desbendintasuna agertzen den.

Herri txiki zabortegi haundi

Arantzazuko Ama BHIko 3Bko Eneritz, Manex, Irune, Nahia eta Beñat S.

Bideoan, umore puntu batekin , Astigarragako zaborraren egoera plazaratu nahi izan dugu. Bestalde, hauteskunde eguna zenez egokia iruditu zitzaigun kanpaina txiki bat egitea, zaborrarentzat aproposena dena kontuan hartuz.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube