Categoría: Arantzazuko Ama-B gela

Ekofish 1

Arantzazuko ama BHIko 3Bko Asier, Naroa, Onintza, Miriam eta Ane.

Arantzazuko Ama BHI-ko 3B ko Asier, Onintza, Naroa, Miriam eta Ane gara eta proposamen hau eskaintzera etorri gera.

Honako proposamena daukagu:

Gure lehen ideia plastikozko botilak hartu eta egun hauetako batean trailer bat antolatzea izan zen. Irakasleak ez zigun bere baiezkoa esan orduan beste ideia bat pentsatu behar izan genuen.

Hurrengo ideia bideo bat sortzea izan zen. Bertan plastikozkoari buruzko informazioa txertatuko dugu era sinple batean. Gure proiektua LH-ko haurrengan zentratua egongo  da, haiek ere konturatzeko eta pentsatzeko arazoari buruz.

Ideia hori nahikoa ez zitzaigun iruditu beraz beste gauza bat pentsatu genuen. Astigarragako eta Martuteneko kaleetan zehar kartelak jarriko ditugu. Baino ez edozein, guk sortutakoak baizik. Jendeak pentsatu dezan zenbat plastiko kontsumitzen dugun egunean.

EKOFISH IPUINA I

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3Bko  Amets, Uxue, Leire, Maialen eta Oscar ikasleak gara. Itsas hondakinekin dagoen arazoa ikusita, proiektu bat aurrera eramatea erabaki dugu…

Hasiera batean, Urumea ibaian zehar sare txikiak jartzea pentsatu genuen, baina zailegia izango zela pentsatuz beste ideia bat pentsatu dugu.

Haurrei gure ingurunea nola dagoen eta itsas hondakinei buruz gehiago jakinarazteko, ipuin ilustrazio txiki bat aurkeztea bururatu zaigu…

Lan hau errealitatera eramateko, oraindik, gauzak ongi pentsatzearen beharra dugu. Beraz, laster, gure ipuina ikusteko eta irakurtzeko aukera izango duzue…



Itsas hondakinei nola aurre egin?

Gu Arantzazuko Ama BHI-ko 3.Bko Beñat S, Eneritz, Irune, Manex eta Nahia gara, eta Itsas hondakinei nola aurre egin pentsatzen  ari gara, eta horretarako ideiak pentsatuz:

Horretan hasi ginenean ondorengoa izan zen gure lehenengo ideia:
Kontxako Badian, irla eta Igeldoren artean, sare handi bat jartzea izan zen itsas hondoan. Bertan jasoko litzake plastiko gehiena, hondoan pilatzen delako.Gero, eguneko momentu zehatz batean (jendeak jakin beharko luke, eta mareak ere kontuan izanda) igo egingo litzateke eta bertan pilatutako plastikoa bilduko litzateke.
Hasieran ideia konplexua iruditzen zitzaigun arren polita eta eraginkorra izan zitekeela ere pentsatu genuen. Gero hankak lurrean jarri genituen, jende askorekin bildu beharko genuke materiala lortzeko, eta baimenak lortzea eta martxan jartzea zaila.
Ideia hori aurrera eramatea  konplexua izango zenez, beste aukera bat bilatzen hasi ginen baina ardatz beretik abiatuta, hau da sarea jartzearen ideiatik abiatuta. Momentu hartan pentsatu behar genuen gauza sarea nun jarri zitekeen zen,  Kontxan jartzea zailagoa iruditzen zitzaigulako.

Hartara, 2. ideia bat bururatu zitzaigun:
Kasu horretan ere sare bat erabiliko genuke, baina kokapena eta jartzeko modua aldatu. Urumea ibaiaren bukaeran sarea frontoi moduan jarriko genuke. Sare hori estuki lotu eta astebetez gutxi gorabehera bertan utziz, astea bukatzean bildutako  plastikoen azterketa bat egingo genuke. Bi gauza lortuko lirateke, itsasora ibaitik zabor gutxiago iristea eta gainera jasotakoarekin herritarrak sentsibilizatzeko aukera izango genuke (asko jasoko genuke eta)

Ideia honekin ere jarraitu beharreko pausuak ez dira gutxi, eta zaila ikusten dugu hain denbora gutxian burutzea, beraz beste gauza sinpleago batean ari gara pentsatzen…

Etxeko umeak

Bideoan plastikoaren erabilpena aztertzen da. Egiten dena eta egin beharko zena konparatzen da.

Arantzazuko Ama ikastolako BHIko 3Bko Onintza, Ane, Miriam, Axier eta Naroa.

Plastikoen arrantza 3.B

Maiatzaren 6an egon ziren 3.B taldeko ikasleak Pasaiako badian, Mater Museoa untziarekin plastikoa arrantzatzen. Eguraldi ederra izan zuten eta, lan ederra egiteaz gain, oso ondo pasa omen zuten.

Testi Telesaila

Arantzazuko Amako BHIko 3Bko Ilargi, Izadi, Beñat, Xabat eta Nerea.
Testi telesailarekin, platiko eta mikroplastiko motak erakutsiko diegu jendeari. Kalean eta produktuetan aurkitutako plastiko eta mikroplastiko motak esango ditugu.

Kontsumo ohiturak

Arantzazuko Amako BHI-ko 3.Bko LUOMA taldea

Egindako bideoan sketch batzuk agertzen dira non kate handiko produktuak eta produktu ekologikoen desberdintasuna eta plastikozko boltsen eta telazko boltsen desbendintasuna agertzen den.

Herri txiki zabortegi haundi

Arantzazuko Ama BHIko 3Bko Eneritz, Manex, Irune, Nahia eta Beñat S.

Bideoan, umore puntu batekin , Astigarragako zaborraren egoera plazaratu nahi izan dugu. Bestalde, hauteskunde eguna zenez egokia iruditu zitzaigun kanpaina txiki bat egitea, zaborrarentzat aproposena dena kontuan hartuz.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube