Categoría: Arantzazuko Ama-C gela

EKO-TRAP I

Arantzazuko Amako ikasleak gara, 3.C klasekoak:Ander, Ruben, Nahia, Iñaki eta Aimar; eta abesti bat sortu dugu plastikoa murrizteko asmoz. Abestiaren doinua «si se da» abestiak duena da eta letra guk sortu dugu.

EDUKIONTZIAK ASTIGARRAGAN I

Gu DBH 3C-ko Naia, Naima, Urtzi, Maitena, Danel eta Nagore gara.

Konturatu gara arazo larri bat dagoela munduan plastikoaren erabilerarengatik, horregatik gure proiektua martxan jartzeko idazten dizuegu.

Aurtengo proiekturako pentsatu dugu gure herriko denda  batean plastikoen erabilera murrizteko granelezko zerbitzuak jartzea. Ideia ona iruditu zaigu xaboiaren poteak oso handiak direnez eta asko erabiltzen direnez edukiontzietan granel moduan saltzea, horrela xaboi poteak murriztuko lirateke.

Erlazionatutako irudia

CHILDREN PLASTIC GAME I

Kaixo gu Arantzazuko Ama ikastolako BHI-ko 3C-ko Andrea, Ekaitz, Oier, Imanol eta Naiara gara. Aurten ere, ekofish proiektuan ari gara lanean eta itsas hondakinak nola murriztu arazoari aurre egiteko zer egin pentsatzen aritu gara.

Proiektua gogoz hartu dugu. Hasieran plastikozko poltsak debekatzea pentsatu genuen baina hori ez dago gure esku.

Gero, plastikozko poltsen ordez oihalezkoak saltzea erabaki genuen, baina antzerako zerbait eginda zegoenez baztertu genuen.

Beraz haurrekin oso ondo pasatzen dugunez, beraiekin jolas batzuk egitea (LHkoekin) bururatu zitzaigun.

Horretarako LHko zuzendaritza taldekoekin bilera bat adostu genuen. Power point bat prestatu genuen, beraiei jolasak erakusteko eta horrela ze mailarekin egin eta data zehaztu ahal izateko.

Bilera aurretik LH6-koekin egitea zen gure ideia, baina beraiek txikiagoekin egitea proposatu ziguten. Beraiei ideia ere asko gustatu zitzaien, baina jolas desberdinak egin beharrean froga galderak eta jolasak tartekatuz ginkana moduko bat egitea erabaki genuen.

Beraz hori izango da gure proiektua: LH4-koekin

XPLAS PROIEKTUAREN HASIERA

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Aurten ere asko ikasi dugu itsas hondakinei buruz, eta arazoa oso larria dela ulertu dugu. Beraz hori konpontzen laguntzeko irtenbide bat pentsatzen hasi gara:

Hasieran Astigarragako ikastolako haurrekin tailerren bat egitea edo pentsatu genuen eta bertako zuzendaritzako batekin  harremanetan jarri ginen ere.

Baina pixka bat gehiago pentsatuz, eta bereziki lehengo egunen ilar egunean taberna bateko azukre poltsatxo bat ikusi eta gure proiektua guztiz aldatzea erabaki dugu. Cafes aitonakoa zen azukrea zuen poltsatxo hori, eta cafes aitona gure herrian bertan dagoenez, proiektua hortik bideratzea pentsatu dugu.

Orain lan asko dugu, azterketa bat egitea poltsatxo horiek sortzen duten hondakina jakiteko. Poltsatxo horien alternatibak bilatu, korreoak lortu, gutunak idatzi….

Baina behintzat martxan hasi gara.

Herriko hondakinak

Bideoan herriko hondakinen egoera aztertuko degu

Arantzazuko Ama ikastolako BHIko 3Cko Enara, Jon, June, Naroa eta Unax.

Plastiko motak

Grabatutako bideoan plastiko motak azalduko ditugu bana bana eta gero kaleko pertsona bati elkarrizketa bat egingo diogu zer dakien jakiteko.

Arantzazuko Ama ikastolako BHIko 3Cko CPG taldea : Naiara, Oier, Andrea, Imanol eta Ekaitz.

NO PLASTIC, NO PROBLEMS

Arantzazuko Amako BHIko 3Cko Urtzi, Danel, Maitena , Naia, Nagore eta Nahia.

Gure bideoan eskolako zaborren kudeaketa aztertzen degu, bereiziki plastikoena.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube