Categoría: Elizalde-A gela

Geoclean

Hona hemen gure proiektuaren zatitxo bat!!!

Plastic busters

Gure proiektuaren laburpen bideoa!!!!

Abel, Aitor, Eider eta Noah

Geoclean

Kaixo denori! 
Berriro ere hemen gara gure proiektuaren aurrerapenak erakusteko. Oraingoan,  egin genuen erosketaren konparaketa erakutsiko dizuegu. 
Diferentzia sekulakoa da! 

Ikusten duzuen bezala, «plastikorik gabeko» erosketan, bi hondakin besterik ez ditugu sortu. 
Horren arrazoia zera da: alde batetik, erositako produktuak (barazkiak, fruitu lehorrak…) plastikozko poltsatan sartu beharrean, poltsa biodegradableak erabili ditugu. Hortaz, ez dugu hondakinik sortzen, eta gainera hondakin horganikoak ateratzeko balio digu. Bestetik, janari enbasatua erosi beharrean, granelean erosi dugu. Horregatik, produktuak poltsa biodegradable horietan sartzeko aukera izan dugu. Eta bukatzeko, erosketa  guztia supermerkatuko plastikozko poltsetan sartu beharrean, erosketako poltsa handi horiek erabili ditugu. 
Ikusi duzue. Plastikorik gabeko erosketa egiteak pena merezi du. Hondakin pila bat sortzea saihesten dugulako. Honela, naturari lagunduz eta baita gure osasunari ere. Kontrara, ordaina jasoko dugu hemendik urte batzutara, naturan kalte handiak eragiten ari baigara.Erosketaren ondorio gehiago ere atera ditugu konparaketan. Seguru ikusi nahi dituzuela, ezta? Horretarako, laister igoko dugun bideoa ikusi beharko duzue. Ez galdu!
Besterik ez, mila esker!!

Plastic busters

Joan den astearte honetan, maiatzak hogeita zortzian, gure ikastetxeko L.H.6.-ko ikasleei itsas-hondakinei buruzko azalpen bat ematera joan ginen. Bi saio eskaini genituen; bata, 9:45-tatik 10:30-ak bitarte eta bestea, aldiz, 11:45-tatik 12:30-ak arte. Azalpen oso dinamikoak eta parte-hartzaileak ematen saiatu ginen, haurrak arazo honi buruz modu dibertigarri batean kontzientzia zitezen: bideoak txertatu genituen, baita jolas eta galderak, irudi inpaktagarriak, etab. Aurkezpenetako galderak ongi banatzeko, taldetxotan bana zitezen eskatu genien, bost-sei pertsona bitartekoak gutxi gora behera. Galdera eta jokoetako erantzunak asmatuz gero, puntu bat ala bi eramango zituzten taldeek eta azalpenaren bukaeran puntu gehien bildu zituen taldeko partaideek saritxo bat jaso zuten.

Lehenengo aurkezpenean, 6.B eta 6.C-koei hitz egin genien gaiari buruz. Egia esan, dezente gehiago kostatu zitzaigun talde honi aurkezpena egitea, batez ere, galderak erantzuteko garaian, zortzi bat talde baitziren. Hala eta guztiz ere, oso gustura geratu ginen emandako aurkezpenarekin, umeen parte-hartzea handia izan zelako

Bigarrenean, ostera, 6.A-koei egin genien aurkezpena. Emanaldi hau aurrekoarekin konparatuta askoz errazagoa izan zen, lau taldetxo baitziren soilik. Alabaina, gela honetako ikasleak ez ziren besteetakoak bezain parte-hartzaileak izan baina, beste gainontzeko guztian aurkezpena aurrera eramaten lagundu ziguten.

Geoclean

Atzo, 2019-05-28, supermerkatura joan ginen erosketa egitera. Alde batetik, plastikoa duten produktuak erosi genituen; normalean erosten ditugun bezala. Madalenek, esaterako, plastiko bilkin pila bat dute. Erosketa hau, supermerkatuan ematen dituzten plastikozko poltsetan eraman genuen, bi erosketen artean konparaketa bat egin ahal izateko. Eta bestetik, berriz, plastikorik gabeko produktuak erosi genituen. Tomateak, piperrak, fruitu lehorrak eta beste hainbat elikagai solte edo tuper batean eraman ezin genituenez pisatu eta etiketa jarri behar genielako, patatazko poltsak erabili genituen. %100 biodegradableak direnak. Beraz, honela, hondakin gutxiago sortzen ditugu; gainera, patatazko poltsek hondakin organikoak ateratzeko berrerabil ditzazkegu, noski. Bigarren erosketa hau, erosketarako boltsa handi horietakoan eraman genuen, berrerabili daitezkeen horietakoa. 

Hemen jarraian, egindako bi erosketak.

Geoclean

(Maialen, Beñat, Alaitz eta Hugo)

Aste honetan, maiatzaren 26an gure proiekturako egin behar dugun erosketaren zerrenda egiten egon gara (ikusi argazkia) .

Bestalde, plastikoak eragiten dituen arazoei dagokienez, zenbait datu kezkagarri bilatu ditugu egingo dugun kontzientziatze bideorako.

-ONU-k aurreikusi du 2050.urterako arraina baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan.

-Milio bat hegazti eta ehun mila ugaztun eta dortoka hiltzen dira plastikoarengatik.

-Ozeano Barean dagoen plastiko irla bat Frantziaren azalera baino hiru aldiz handiagoa da.-Urtero 12 milioi tonelada plastiko iristen dira ozeanoetara.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube