Categoría: Pasaia Lezo-A gela

ZAKAR POLTSEN ALTERNATIBA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 5. taldea

Aste honetan triptikoetan jarriko dugun informazioa aukeratu dugu eta triptikoak egiten hasi gara, hainbat irudi aukeratu  ditugu. Ondoren hori guztia nola jarri adostu dugu, triptikoaren diseinua osatuz.

Paperezko poltsak egiteko modu desberdinak ikusi ditugu, egunkariekin egiten diren batzuk aukeratu ditugu eta nola egiten diren pausoz pauso apuntatu dugu hori ere triptikoaren zati batean azaltzeko.

PLASTIKARTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 3. taldea

2.astea:

Aste honetan arazo txiki bat eduki dugu, gure ideia, lizeoko abozetatik egin behar genuena azaltzea zen, baina ezinezkoa da, horregatik kartel batzuk egitea erabaki dugu egin behar duguna azaltzeko eta lizeotik itsatsiko ditugu.


PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 2. taldea

Martxoak 22

Gaur, egindako eta fotokopiatutako kartelak Trintxerpeko etxeetako buzoietan utzi ditugu. Bakarrik Trintxerpen garbituko dugun portua hor dagoelako. Ez dakigu 29an, geldituko garen eguna portua garbitzeko jende asko etorriko den, baina, behintzat garbitzen saiatuko gara.


Martxan jarraitzen

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 1. taldea

Aste honetan 5.mailako irakasleekin hitz egin dugu.

5.mailako eta gure ordutegiak konparatu eta ordu bat adostu dugu beraien gelara joateko, asteartean jolas garaian.

Gainera proiektua aldatu dugu. Egun batean umeekin eskulanak egin beharrean, beraiek etxean egiteko esango diegu. Izan ere, eskulanak egiteko denbora asko behar dugu eta ordutegi desberdinak ditugunez, ez dugu hainbeste denbora. Orduan beraien etxean egiteko esango diegu eta beraiekin egun bat adostuko dugu eskulanak jasotzera joateko.


ZAKAR POLTSEN ALTERNATIBA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 5.taldea

Aukeratu dugu gure proiektua, triptikoak banatzea pasaiatik eta horrela jendea kontzientziatzea. Datuak, berriak, eta irudi impaktanteak jarriko ditugu jendea erakartzeko.

Instagram kontu baten bidez jende gehiagora iritsiko gara arazoa ezagutarazteko. Triptikoekin, botako diren egunkariak erabiliz poltsekin emango ditugu. Horrela, plastikozko poltsei alternatiba bat emango diegu.


Argazki impaktanteak hauexek izan daitezke:          

tortuga con plastico bilaketarekin bat datozen irudiak
plásticos en los oceanos bilaketarekin bat datozen irudiak

PLASTIKARTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 3.taldea

Kaixo, gu Ziortza, Aritz, Sara eta Iñigo gara eta guk  Ekofish proiektuan aste honetan egin duguna hauxe izan da:

Plastikartak nola egin erabaki, eta sortzen hasi, egin behar dugun guztia argi utzi eta azkenik umeekin egingo dugun eskulana zein izango den erabaki.

Erlazionatutako irudia

Horrelako joko bat izango da, baina etxean sobratzen zaizkigun plastikoekin egina.


Proiektua martxan jartzen

Pasaia Lezo Lizeoa 3A, 1.taldea

Hasieran bideo bat egitea pentsatu genuen, baina ostiralean konturatu ginen aurkezpen bat egitea hobeto izango zela. Horrela aurkezpenean argazkiak dauden bitartean, guk esplikazioak emateko aukera daukagu, umeak hobeto ulertzeko gure mezua.

Ostiralean taldekideak gelditu egin ginen eta aurkezpena bukatu genuen eta gainera zer esango dugun adostu genuen.

PLASTIKO MOTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A

EGILEAK: Uxue, Erik, Mikel, Elene.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube