CHILDREN PLASTIC GAME I

Kaixo gu Arantzazuko Ama ikastolako BHI-ko 3C-ko Andrea, Ekaitz, Oier, Imanol eta Naiara gara. Aurten ere, ekofish proiektuan ari gara lanean eta itsas hondakinak nola murriztu arazoari aurre egiteko zer egin pentsatzen aritu gara.

Proiektua gogoz hartu dugu. Hasieran plastikozko poltsak debekatzea pentsatu genuen baina hori ez dago gure esku.

Gero, plastikozko poltsen ordez oihalezkoak saltzea erabaki genuen, baina antzerako zerbait eginda zegoenez baztertu genuen.

Beraz haurrekin oso ondo pasatzen dugunez, beraiekin jolas batzuk egitea (LHkoekin) bururatu zitzaigun.

Horretarako LHko zuzendaritza taldekoekin bilera bat adostu genuen. Power point bat prestatu genuen, beraiei jolasak erakusteko eta horrela ze mailarekin egin eta data zehaztu ahal izateko.

Bilera aurretik LH6-koekin egitea zen gure ideia, baina beraiek txikiagoekin egitea proposatu ziguten. Beraiei ideia ere asko gustatu zitzaien, baina jolas desberdinak egin beharrean froga galderak eta jolasak tartekatuz ginkana moduko bat egitea erabaki genuen.

Beraz hori izango da gure proiektua: LH4-koekin

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube