FIVE MINUTE CRAFT I

Arantzazuko ama BHI-ko 3A gelako Oier, Izaro, Iñaki, Uhaitz eta Oihane

Kaixo!

Gu Arantzazuko Ama ikastolako DBH 3A-ko ikasleak gara, Oier, Izaro, Oihane, Iñaki eta Uhaitz. Aurten ere, Ekofish proiektuarekin lanean gabiltza eta gure ideiak zuekin partekatu nahi genituzke. Guk, proiektu bat dugu pentsatuta eta orain proiektu honen inguruan gauzatxo batzuk azaltzen saiatuko gara.

Gure helburua, bideo erakargarri bat sortzea da, herritarrak plastikoaren arazo handi eta larri honen inguruan informatzeko, plastikoaren gehiegizko erabilpenari erantzuten dion bideo bat. Proiektu hau burutzeko, Astigarragako Udalaren eta herriko hainbat komertzioren laguntza beharko dugu. Bideo honetan, plastikoa murrizteko aholkuak, elkarrizketak… aterako dira, galderatxo batzuk egingo baitizkiegu. Gure gelakide eta lagunek zertxobait laguntzea ere eskertuko genuke.

Gure helburua, plastikoaren erabilera gutxitu edo murriztea da, egunerokotasunean plastikoa erabiltzeko ohiturak aldatuz. Proiektu hau ikusia izateko, sare sozialetan partekatuko dugu herritarren artean, (Instagram, YouTube, Whatsapp, Facebook…) burututako lana ikustarazteko. Ikusi eta norberak hausnartu ondoren, eskertzekoa izango litzateke herritarrek hau zabaltzea.

Bestalde, bideo hau gehiago zabaltzeko, Urumeako Kronikara bidaltzea gustatuko litzaiguke, eta bideoan esaten dena, bertan hitzez azaldu. Izan ere, herritar guztiek ez dituzte sare sozialak erabiltzen. Eta modu honetan, gehiago zabaltzeko aukera izango genuke.

Guk egingo dugun funtzioa eta jarraituko ditugun pausoak hauek izango dira; hasieran, esan dugun moduan, elkarrizketak eta bideotxoak grabatzen joango gara eta hori egitean, grabatutako bideo zatitxo guztiak elkartu eta bideo informatibo antzerako bat egingo dugu,  ondoren zabaldu ahal izateko.

Aurrerantzean, gure proiektuak dituen aurrerapenez informatzen joango gara.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube