Plastic busters

Joan den astearte honetan, maiatzak hogeita zortzian, gure ikastetxeko L.H.6.-ko ikasleei itsas-hondakinei buruzko azalpen bat ematera joan ginen. Bi saio eskaini genituen; bata, 9:45-tatik 10:30-ak bitarte eta bestea, aldiz, 11:45-tatik 12:30-ak arte. Azalpen oso dinamikoak eta parte-hartzaileak ematen saiatu ginen, haurrak arazo honi buruz modu dibertigarri batean kontzientzia zitezen: bideoak txertatu genituen, baita jolas eta galderak, irudi inpaktagarriak, etab. Aurkezpenetako galderak ongi banatzeko, taldetxotan bana zitezen eskatu genien, bost-sei pertsona bitartekoak gutxi gora behera. Galdera eta jokoetako erantzunak asmatuz gero, puntu bat ala bi eramango zituzten taldeek eta azalpenaren bukaeran puntu gehien bildu zituen taldeko partaideek saritxo bat jaso zuten.

Lehenengo aurkezpenean, 6.B eta 6.C-koei hitz egin genien gaiari buruz. Egia esan, dezente gehiago kostatu zitzaigun talde honi aurkezpena egitea, batez ere, galderak erantzuteko garaian, zortzi bat talde baitziren. Hala eta guztiz ere, oso gustura geratu ginen emandako aurkezpenarekin, umeen parte-hartzea handia izan zelako

Bigarrenean, ostera, 6.A-koei egin genien aurkezpena. Emanaldi hau aurrekoarekin konparatuta askoz errazagoa izan zen, lau taldetxo baitziren soilik. Alabaina, gela honetako ikasleak ez ziren besteetakoak bezain parte-hartzaileak izan baina, beste gainontzeko guztian aurkezpena aurrera eramaten lagundu ziguten.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube