PLASTIKO TXOSTENA

Arantzazuko Ama BHIko 3.Bko Xabat, Beñat, Ilargi, Nerea eta Izadi.

Gu, Arantzazuko Amako D.B.H.3Bko ikasleak gara, hain zuzen ere, Xabat, Beñat, Ilargi, Nerea eta Izadi. Aurten ere, Ekofish proiektuarekin jarraituko dugu, eta gure taldearen proposamena, txosten informatibo bat egitea da.

Txosten horren helburua, jendeari itsasoan zehar dauden plastiko uharteen berri ematea da. Beste alde batetik, txosten honen zati batean, plastiko kutsadura gehiago ez egoteko baliabide batzuk eskainiko dira: komenigarria dena eta ez dena.

Proiektu hori martxan jartzeko, ordenagailuz txostenak egin beharko ditugu. Inprimatu ondoren, herritik zehar banatuko ditugu, eskolan eta etxeetan. Txostenean agertuko den baliabideetako bat, plastikozko poltsak erabili beharrean, telazkoak erabiltzea, edo agian, plastikozko botilak erabili ordez kantinplora bat erabiltzea.

Espero dugu proiektu hau jendeartean zeresana izatea, eta plastikoen erabileran aldaketaren bat egotea, txikia izaten bada ere, zerbait murriztuko dugulako, eta idatziko ditugun baliabide guztiak, edo behintzat bat erabiltzea.


Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube