PORTU GARBIKETA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 2. taldea

Martxoak 29

Gaur 17:00etan gelditu gara Trintxerpeko portua garbitzeko. Portuko lurra garbitu dugu bakarrik, izan ere, ez genituen baliabiderik uretakoa jasotzeko.

Nahiz eta han dauden etxeetako buzoietan kartelak abisuarekin jarri, ez da etorri inor ez dena gure familia edo laguna. Denak portuan geundenean azaldu dugu nola egingo dugun garbiketa, hau da, bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak lau zakar poltsa izan ditu: plastikoa, papera, errefuxa eta beira. Jasotzen dugun zakar mota bakoitza apuntatu dugu paper batean, gero zenbatu eta ondorioak ateratzeko. Talde bakoitza zonalde desberdinetan ibili da zakarra jasotzen eskularruak erabiliz.

30 minutuz egon gara zaborra biltzen eta hauek izan dira jasotako datuen emaitzak:

1 TALDEA

Plastikoa: 193

  • 3 plastiko poltsa atera ditugu, ikaragarria da 30 minututan 193 plastiko jasotzea. Plastiko mota desberdinak hartu ditugu, adb lata pila bat, poltsak, botilak…

Papera: 99

  • Plastiko poltsa bat atera dugu paperez betea, 30minutan 99 papera atera dugu.

Beira: 12

Plastiko poltsa bat atera dugu beiraz betea, 30minutan 12 atera dugu, gehiena beirazko botilak ziren edo kirstalezko zatiak.

Errefusa:76

  • Plastiko poltsa bat atera dugu errefusaz betea, 30minutan 76 atera dugu. Haien 90% zigarro-puntak ziren.

2 TALDEA

Plastikoa: 110

  • Plastiko poltsa bakarra atera dugu,ikaragarria da 30 minututan 110 plastikoa ateratzea. Plastiko mota desberdinak hartu ditugu, adb patata poltsak, tetrabrikak…

Papera:54

  • Plastiko poltsa bat atera dugu paperez betea, 30minutan 54 papera atera dugu.

Beira: 7

  • Plastiko poltsa bat atera dugu beiraz betea, 30minutan 7 atera dugu, gehiena kristalezko botilak ziren.

Errefusa: 67

  • Plastiko poltsa bat atera dugu errefusaz betea, 30minutan 67 atera dugu. Haietako 90% zigar-puntak ziren.

Esan dezakegu, 30 minututan gehiena hartu duguna plastikoa izan dela, izan ere, 303 plastiko hartu ditugu. Gero 154 paper, errefusa 143 eta azkenik beira 19. Ikaragarria iruditzen zaigu bakarrik 30 minutu egon eta hainbesteko zakarra jasotzea. Gizakiok oso zikinak gara, mundua kutsatzen ari gara eta, hainbesteko zakarrarekin.


Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube