Etiqueta: arantzazuko ama

CHILDREN PLASTIC GAME 3

Arantzazuko Ama Ikastolako LH3ko ikasleek oso ondo pasa zuten antolatu genien ginkanan. Hemen argazki batzuk:

BOTTLE FLIP IV

Gutun hau da Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzei idatzitakoa. Ea laguntzeko prest dauden.

Zuzendaritza agurgarria,

Arantzazuko Amako DBH3ko ikasleak gara: Maialen Mujika, Asier Breijo, Eider Perez, Anartz Outeiral eta Aner Urdangarin, hain zuzen.

Dakizuenez, EKOFISH proiektuan murgilduta gabiltza, plastikoaren arazoari aurre egiteko irtenbideak pentsatzen eta praktikara eramaten. Plastikoa murrizteko gure proposamena, Ausolan enpresak bidaltzen dituen pikniketatik, plastikozko poltsak eta plastikozko botilak kentzea da.

Zuengandik jasotako informazioarekin, hainbat ondorio atera ditugu. Esaterako, urte batean, ikastetxe bakoitzean gutxi gora-behera 50 piknik eskaintzen dira, eta ondorioz 50 plastikozko poltsa eta beste 50 plastikozko botila, eta honen ondorioz, 26.900 plastikozko poltsa eta beste horrenbeste plastikozko botila kontsumitzen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian hemen bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Hori ekiditeko, aurkitutako irtenbideak hauek dira: alde batetik, plastikozko poltsak ordezkatzeko, piknikean etortzen diren bokatak zein frutak kaxetan ekartzea eta eskoletan ume bakoitzari bere anoa motxiletan sartzea. Bestalde, plastikozko botilak ekarri beharrean, umeei kantinplorak edo botila berrerabilgarriak eramateko eskatzea.

Beraz, eskatzen dizuegu, gure proiektuarekin laguntzeko, datorren urterako, Ausolan enpresarekin harremanetan jartzea, eta denon artean proiektu hau aurrera ateratzea.

Aldez aurretik, mila esker.

XPLAS 4

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Ikerketa bat egiteko asmoz, herriko tabernetara joango gara honako galdera hauek egitera:

  • Nongo kafe poltsak erosten dituzte?
  • Plastikozkoak al dira?
  • Zenbatero erosten dituzue? Eta zenbat?

Inkesta honetatik ateratako ondorioekin, gure herriko plastikozko kafe poltsen egoera ezagutuko dugu.

XPLAS 3

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Cafes aitonari idatzi genion mezutik ez dugu erantzunik jaso. Egoera ikusi ondoren, larunbatean bertara joatea erabaki dugu, haiei aurrez aurre gure proiektua azaltzeko asmoz.

Bestalde La casa del cafe enpresari, beste mezu bat bidaltzea egokia iruditu zaigu gure proiektua azaltzeko, izan ere, hara ere joateko asmoa dugu.

Honekin bi enpresa hauek gure proiektuarekin aurrera egiteko asmoa duten jakingo dugu.

XPLAS 2

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Gure proiektuari hasiera emango diogu, horretarako, CAFES AITONA enpresarekin harremanetan jartzea erabaki dugu.Testu bat idatziko diegu gure proposamenekin, hau da, plastikozko azukre poltsak paperezko azukre poltsetan bilakatzea besteak beste. Hemendik gutxira web-orri honetan jaso ditugun erantzunak argitaratuko ditugu.

BOTTLE FLIP II

Gaur aurrerapauso bat eman dugu; Astigarragako Herri eskolako zuzendariari idatzi diogu, eta erantzunaren zain gaude. Bestalde, Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzara joan gara, eta hau esan digute: urte osoan zehar  8-9 irteera egiten dituztela egiten dituztela normalean, eta ikasle guztiak kontuan hartuta 100 ikasle inguruk hartzen dutela piknika. Hurrengo astean berriro azalduko gara ea gehiago zehazterik baduten ikustera.

Informazio gehiago jasotakoan jarraituko dugu.

IBASA AURRERA DOA

Ikastolako zuzendariari gure proiektu berria proposatu genion: DBH 1go mailakoekin Urumea ibaia garbitzera joatea, eta bere baimena behar genuen horretarako. Hurrengo egunean baiezkoa eman zigunez, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen.

Ideia bikaina iruditu zitzaigun kayakean ibili bitartean, Mater Museokoek utzitako materialekin ibaia garbitzea, oso dibertigarria izango litzateke! Baina gaur, maiatzaren 29an, hori oso zaila izango zela ohartu gara, ez baitaude kanoa nahikoa denontzat. Horrez gain, norbait uretara erortzeko arriskua egongo litzateke, eta ez dugu nahi hori gertatzerik.

Beraz, hona hor gure proiektu definitiboa: DBH 1go mailakoekin Kiriko eta Arraun lagunak ondoan dagoen ibai zatia garbitzera joatea. Haiek aldez aurretik jakin dezaten, Leire Belokiri gure proiektua ikastolako irratsaioan ager dadin eskatu diogu, eta bere erantzunaren zain gaude.

Ordutegia: zuzendariarekin bildu gara zein bi egunetan garatuko ditugun adosteko. Baina argi dugu klaseka egingo genukeela, 3 saio hartuz.

1A eta 1C:

8:15etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

9:00etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

9:20 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

9:50etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

10:00etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

10:25 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

10:35etan, ikastolara abiatu.

1B:

11:30etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

12:15etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

12:35 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

13:05etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

13:15etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

13:40 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

13:50etan, ikastolara abiatu.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube