Etiqueta: arantzazuko ama

EKOFISH IPUINA II

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3.Bko Uxue Urdiciain, Amets Betelu, Leire Barahona, Oscar Goy eta Maialen Vaamonde ikasleak gara. Aukeratutako proiektua aurrera eramateko, atal desberdinak egin beharko ditugu. Horretarako, bakoitzak ardura bat hartzea eta ongi betetzea da egokiena.

Gure proiektuaren ideia haurtxoentzat ipuin txiki bat egitea denez, eta proiektu hori egitea taldeko lana denez, taldekide bakoitzak ardura bat izatea pentsatu dugu.

Taldekide batek ipuinaren gidoia egiten duen bitartean, beste batek marrazkiak egin ditzake…Oraindik, ardurak ongi pentsatzearen beharra dugu… Beraz, beste berriren bat dugunean ohartaraziko dizuegu.

ERAKUSKETA PROIEKTUA

Arantzazuko Ama BHI-ko 3B ko Asier, Onintza, Naroa, Miriam eta Ane gara eta proposamen hau eskaintzera etorri gera.

Honako proposamena daukagu:

Gure lehen ideia plastikozko botilak hartu eta egun hauetako batean trailer bat antolatzea izan zen. Irakasleak ez zigun bere baiezkoa esan orduan beste ideia bat pentsatu behar izan genuen.

Hurrengo ideia bideo bat sortzea izan zen. Bertan plastikozkoari buruzko informazioa txertatuko dugu era sinple batean. Gure proiektua LH-ko haurrengan zentratua egongo  da, haiek ere konturatzeko eta pentsatzeko arazoari buruz.

Ideia hori nahikoa ez zitzaigun iruditu beraz beste gauza bat pentsatu genuen. Astigarragako eta Martuteneko kaleetan zehar kartelak jarriko ditugu. Baino ez edozein, guk sortutakoak baizik. Jendeak pentsatu dezan zenbat plastiko kontsumitzen dugun egunean.

EKO-TRAP I

Arantzazuko Amako ikasleak gara, 3.C klasekoak:Ander, Ruben, Nahia, Iñaki eta Aimar; eta abesti bat sortu dugu plastikoa murrizteko asmoz. Abestiaren doinua «si se da» abestiak duena da eta letra guk sortu dugu.

EDUKIONTZIAK ASTIGARRAGAN I

Gu DBH 3C-ko Naia, Naima, Urtzi, Maitena, Danel eta Nagore gara.

Konturatu gara arazo larri bat dagoela munduan plastikoaren erabilerarengatik, horregatik gure proiektua martxan jartzeko idazten dizuegu.

Aurtengo proiekturako pentsatu dugu gure herriko denda  batean plastikoen erabilera murrizteko granelezko zerbitzuak jartzea. Ideia ona iruditu zaigu xaboiaren poteak oso handiak direnez eta asko erabiltzen direnez edukiontzietan granel moduan saltzea, horrela xaboi poteak murriztuko lirateke.

Erlazionatutako irudia

EKOFISH IPUINA I

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3Bko  Amets, Uxue, Leire, Maialen eta Oscar ikasleak gara. Itsas hondakinekin dagoen arazoa ikusita, proiektu bat aurrera eramatea erabaki dugu…

Hasiera batean, Urumea ibaian zehar sare txikiak jartzea pentsatu genuen, baina zailegia izango zela pentsatuz beste ideia bat pentsatu dugu.

Haurrei gure ingurunea nola dagoen eta itsas hondakinei buruz gehiago jakinarazteko, ipuin ilustrazio txiki bat aurkeztea bururatu zaigu…

Lan hau errealitatera eramateko, oraindik, gauzak ongi pentsatzearen beharra dugu. Beraz, laster, gure ipuina ikusteko eta irakurtzeko aukera izango duzue…



Plastikoak Astigarragako ilarraren egunean

Igandean, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, Arantzazuko ama BHIko 3.DBHko ikasleek, Astigarragako ilar egunean parte hartu zuten itsas-hondakinen arazoa  ezagutarazi eta jendea sentsibilizatzeko asmoz. Horretarako kartelak, eskulanak, jolasak, eta plastikoekin egindako irudien erakusketa txiki bat ere egin zuten. Bertara hurbildu ziren haurrek, jolasak egin ahal izan zituzten hondakinetako materiala birziklatuz. Datorren urtean ikasbidaian Parisera joateko asmoa dutenez, pintxoak eta bizkotxoak saltzeko aprobetxatu zuten ere.

Itsas hondakinei nola aurre egin?

Gu Arantzazuko Ama BHI-ko 3.Bko Beñat S, Eneritz, Irune, Manex eta Nahia gara, eta Itsas hondakinei nola aurre egin pentsatzen  ari gara, eta horretarako ideiak pentsatuz:

Horretan hasi ginenean ondorengoa izan zen gure lehenengo ideia:
Kontxako Badian, irla eta Igeldoren artean, sare handi bat jartzea izan zen itsas hondoan. Bertan jasoko litzake plastiko gehiena, hondoan pilatzen delako.Gero, eguneko momentu zehatz batean (jendeak jakin beharko luke, eta mareak ere kontuan izanda) igo egingo litzateke eta bertan pilatutako plastikoa bilduko litzateke.
Hasieran ideia konplexua iruditzen zitzaigun arren polita eta eraginkorra izan zitekeela ere pentsatu genuen. Gero hankak lurrean jarri genituen, jende askorekin bildu beharko genuke materiala lortzeko, eta baimenak lortzea eta martxan jartzea zaila.
Ideia hori aurrera eramatea  konplexua izango zenez, beste aukera bat bilatzen hasi ginen baina ardatz beretik abiatuta, hau da sarea jartzearen ideiatik abiatuta. Momentu hartan pentsatu behar genuen gauza sarea nun jarri zitekeen zen,  Kontxan jartzea zailagoa iruditzen zitzaigulako.

Hartara, 2. ideia bat bururatu zitzaigun:
Kasu horretan ere sare bat erabiliko genuke, baina kokapena eta jartzeko modua aldatu. Urumea ibaiaren bukaeran sarea frontoi moduan jarriko genuke. Sare hori estuki lotu eta astebetez gutxi gorabehera bertan utziz, astea bukatzean bildutako  plastikoen azterketa bat egingo genuke. Bi gauza lortuko lirateke, itsasora ibaitik zabor gutxiago iristea eta gainera jasotakoarekin herritarrak sentsibilizatzeko aukera izango genuke (asko jasoko genuke eta)

Ideia honekin ere jarraitu beharreko pausuak ez dira gutxi, eta zaila ikusten dugu hain denbora gutxian burutzea, beraz beste gauza sinpleago batean ari gara pentsatzen…

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube