Etiqueta: Bottle flip

BOTTLE FLIP IV

Gutun hau da Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzei idatzitakoa. Ea laguntzeko prest dauden.

Zuzendaritza agurgarria,

Arantzazuko Amako DBH3ko ikasleak gara: Maialen Mujika, Asier Breijo, Eider Perez, Anartz Outeiral eta Aner Urdangarin, hain zuzen.

Dakizuenez, EKOFISH proiektuan murgilduta gabiltza, plastikoaren arazoari aurre egiteko irtenbideak pentsatzen eta praktikara eramaten. Plastikoa murrizteko gure proposamena, Ausolan enpresak bidaltzen dituen pikniketatik, plastikozko poltsak eta plastikozko botilak kentzea da.

Zuengandik jasotako informazioarekin, hainbat ondorio atera ditugu. Esaterako, urte batean, ikastetxe bakoitzean gutxi gora-behera 50 piknik eskaintzen dira, eta ondorioz 50 plastikozko poltsa eta beste 50 plastikozko botila, eta honen ondorioz, 26.900 plastikozko poltsa eta beste horrenbeste plastikozko botila kontsumitzen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian hemen bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Hori ekiditeko, aurkitutako irtenbideak hauek dira: alde batetik, plastikozko poltsak ordezkatzeko, piknikean etortzen diren bokatak zein frutak kaxetan ekartzea eta eskoletan ume bakoitzari bere anoa motxiletan sartzea. Bestalde, plastikozko botilak ekarri beharrean, umeei kantinplorak edo botila berrerabilgarriak eramateko eskatzea.

Beraz, eskatzen dizuegu, gure proiektuarekin laguntzeko, datorren urterako, Ausolan enpresarekin harremanetan jartzea, eta denon artean proiektu hau aurrera ateratzea.

Aldez aurretik, mila esker.

BOTTLE FLIP III

Ostiralean bildu genituen beharrezko datu guztiak, Astigarragako Herri Eskolakoak (LH), eta jadanik bilduta genituen Arantzazuko Amakoak (LH).

Astigarragako Herri Eskolakoek, kurtso bakoitzean, gutxi gora-behera 50 piknik eskatzen dituztela esan ziguten, eta gogorarazi ziguten piknikak plastikoz poltsetan ekartzen dituztela, beraz, piknik bakoitzean plastikozko poltsa bat eta plastikozko botila bat dator.

Guk plastikozko poltsetan datozela kontuan hartuta, gure proiektua pixka bat aldatzea erabaki dugu, plastikozko poltsak ere murrizteko eskatuz.

Datu hauetan oinarrituta, kalkulu batzuk egin ostean, ikusi dugu urtero plastikozko botila eta poltsa ugari kontsumitzen direla, EAE-n 26.900 botila eta beste horrenbeste poltsa hain zuzen. Honela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian EAE-n bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Azken pausua falta zaigu, eskolei eta enpresari jakinaraztea.

BOTTLE FLIP II

Gaur aurrerapauso bat eman dugu; Astigarragako Herri eskolako zuzendariari idatzi diogu, eta erantzunaren zain gaude. Bestalde, Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzara joan gara, eta hau esan digute: urte osoan zehar  8-9 irteera egiten dituztela egiten dituztela normalean, eta ikasle guztiak kontuan hartuta 100 ikasle inguruk hartzen dutela piknika. Hurrengo astean berriro azalduko gara ea gehiago zehazterik baduten ikustera.

Informazio gehiago jasotakoan jarraituko dugu.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube