Etiqueta: ekofish

BOTTLE FLIP III

Ostiralean bildu genituen beharrezko datu guztiak, Astigarragako Herri Eskolakoak (LH), eta jadanik bilduta genituen Arantzazuko Amakoak (LH).

Astigarragako Herri Eskolakoek, kurtso bakoitzean, gutxi gora-behera 50 piknik eskatzen dituztela esan ziguten, eta gogorarazi ziguten piknikak plastikoz poltsetan ekartzen dituztela, beraz, piknik bakoitzean plastikozko poltsa bat eta plastikozko botila bat dator.

Guk plastikozko poltsetan datozela kontuan hartuta, gure proiektua pixka bat aldatzea erabaki dugu, plastikozko poltsak ere murrizteko eskatuz.

Datu hauetan oinarrituta, kalkulu batzuk egin ostean, ikusi dugu urtero plastikozko botila eta poltsa ugari kontsumitzen direla, EAE-n 26.900 botila eta beste horrenbeste poltsa hain zuzen. Honela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian EAE-n bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Azken pausua falta zaigu, eskolei eta enpresari jakinaraztea.

NO PLASTIC NO PROBLEMS III

Hau bidali digute udaletxetik, orain, dendarekin jarriko gara harremanetan.

Aste honetan joango gara dendara. Baiezkoa bada erantzuna, Donostiako horrelako antzeko  dendekin hitz egingo genuke. Sarak bidali dizkigu helbideak.

Egun on, Nagore:

Oso ideia ona iruditzen zait. Ez dakit nola egitea nahiko zenuketen. Bilera bat egin edo informazioa bidali, udalari zerbait eskatu nahi diozuen…

Zuek esan.

NO PLASTIC NO PROBLEMS II

Astigarragako udalari bidalitako gutuna:

Izaskun agurgarria,

Gu Arantzazuko Amako 3.mailako ikasleak gara. Aurten ere Ekofish-en laguntzarekin plastikoaren erabileraren inguruko proiektu batean gabiltza.

Gure ideia honako hau da:

Plastikoaren gehiegizko erabilera ikusita arazo bat dagoela konturatu gara eta neurriak hartu nahi ditugu. Astigarragako denda batean xaboiaren dispentsadore moduko bat jartzea da gure proposamena, granel moduan. Horrela, jaboien edukiontzi asko murriztuko genituzke, eta bakoitzak bere etxekoa eraman beharko luke betetzeko.

Denda aproposenaren bila gabiltza oraindik.

Eskertuko genuke proiektuaren iritzia gurekin partekatzea.

Zuen erantzunaren zain,

Mila esker.

XPLAS 4

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Ikerketa bat egiteko asmoz, herriko tabernetara joango gara honako galdera hauek egitera:

  • Nongo kafe poltsak erosten dituzte?
  • Plastikozkoak al dira?
  • Zenbatero erosten dituzue? Eta zenbat?

Inkesta honetatik ateratako ondorioekin, gure herriko plastikozko kafe poltsen egoera ezagutuko dugu.

XPLAS 3

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Cafes aitonari idatzi genion mezutik ez dugu erantzunik jaso. Egoera ikusi ondoren, larunbatean bertara joatea erabaki dugu, haiei aurrez aurre gure proiektua azaltzeko asmoz.

Bestalde La casa del cafe enpresari, beste mezu bat bidaltzea egokia iruditu zaigu gure proiektua azaltzeko, izan ere, hara ere joateko asmoa dugu.

Honekin bi enpresa hauek gure proiektuarekin aurrera egiteko asmoa duten jakingo dugu.

XPLAS 2

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Gure proiektuari hasiera emango diogu, horretarako, CAFES AITONA enpresarekin harremanetan jartzea erabaki dugu.Testu bat idatziko diegu gure proposamenekin, hau da, plastikozko azukre poltsak paperezko azukre poltsetan bilakatzea besteak beste. Hemendik gutxira web-orri honetan jaso ditugun erantzunak argitaratuko ditugu.

CHILDREN PLASTIC GAME 2

Lehengo egunean esan genizuen LH4-koekin egingo genuela baina arazo batzuk sortu dira eta horren ondorioz LH3-ko ikasleekin egingo dugu.

Berriro elkartu gara LH-ko zuzendaritza taldearekin eta data zehaztu dugu. Hitzaldi txiki bat egingo dugu ekainak 13an beraiekin, horrela gaiari buruz jakingo dute ikasleek. Ekainak 14-ean ginkana egingo dugu, horretarako jolasak prestatuko ditugu.

Aurkezpen bat egin dugu jolasak nola egingo ditugun azaltzeko.

BOTTLE FLIP II

Gaur aurrerapauso bat eman dugu; Astigarragako Herri eskolako zuzendariari idatzi diogu, eta erantzunaren zain gaude. Bestalde, Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzara joan gara, eta hau esan digute: urte osoan zehar  8-9 irteera egiten dituztela egiten dituztela normalean, eta ikasle guztiak kontuan hartuta 100 ikasle inguruk hartzen dutela piknika. Hurrengo astean berriro azalduko gara ea gehiago zehazterik baduten ikustera.

Informazio gehiago jasotakoan jarraituko dugu.

IBASA AURRERA DOA

Ikastolako zuzendariari gure proiektu berria proposatu genion: DBH 1go mailakoekin Urumea ibaia garbitzera joatea, eta bere baimena behar genuen horretarako. Hurrengo egunean baiezkoa eman zigunez, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen.

Ideia bikaina iruditu zitzaigun kayakean ibili bitartean, Mater Museokoek utzitako materialekin ibaia garbitzea, oso dibertigarria izango litzateke! Baina gaur, maiatzaren 29an, hori oso zaila izango zela ohartu gara, ez baitaude kanoa nahikoa denontzat. Horrez gain, norbait uretara erortzeko arriskua egongo litzateke, eta ez dugu nahi hori gertatzerik.

Beraz, hona hor gure proiektu definitiboa: DBH 1go mailakoekin Kiriko eta Arraun lagunak ondoan dagoen ibai zatia garbitzera joatea. Haiek aldez aurretik jakin dezaten, Leire Belokiri gure proiektua ikastolako irratsaioan ager dadin eskatu diogu, eta bere erantzunaren zain gaude.

Ordutegia: zuzendariarekin bildu gara zein bi egunetan garatuko ditugun adosteko. Baina argi dugu klaseka egingo genukeela, 3 saio hartuz.

1A eta 1C:

8:15etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

9:00etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

9:20 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

9:50etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

10:00etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

10:25 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

10:35etan, ikastolara abiatu.

1B:

11:30etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

12:15etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

12:35 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

13:05etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

13:15etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

13:40 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

13:50etan, ikastolara abiatu.

AURRERA GOAZ!

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3Bko ikasleak gara, Asier, Ane, Miriam, Naroa eta Onintza, gaurkoan komunikatu nahi dizuegu gure proiektuarekin aurrera jarraitzen dugula.

Jadanik, Astigarragako udaletxetik zaborrari buruzko datu batzuk eskatu ditugu, urtean zehar sortzen den zaborrari buruz, eta ia eskuragarri ditugu. Datu horiek, guk egingo dugun bideoan txertatuko ditugu. Hauekin batera, plastikoarekin sor daitezken jostailu edo eskulanak egingo ditugu, umeei erakusteko, eta gero, opari gisa.

Umeek txikitatik buruan eduki dezatela, guk botatako plastiko txiki batengatik, jada, itsasora iritsi eta mundua kontaminatu egiten dugula, hori izango litzateke gure helburua!

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube