Arantzazuko Ama BHI-ko 3B ko Asier, Onintza, Naroa, Miriam eta Ane gara eta proposamen hau eskaintzera etorri gera.

Honako proposamena daukagu:

Gure lehen ideia plastikozko botilak hartu eta egun hauetako batean trailer bat antolatzea izan zen. Irakasleak ez zigun bere baiezkoa esan orduan beste ideia bat pentsatu behar izan genuen.

Hurrengo ideia bideo bat sortzea izan zen. Bertan plastikozkoari buruzko informazioa txertatuko dugu era sinple batean. Gure proiektua LH-ko haurrengan zentratua egongo  da, haiek ere konturatzeko eta pentsatzeko arazoari buruz.

Ideia hori nahikoa ez zitzaigun iruditu beraz beste gauza bat pentsatu genuen. Astigarragako eta Martuteneko kaleetan zehar kartelak jarriko ditugu. Baino ez edozein, guk sortutakoak baizik. Jendeak pentsatu dezan zenbat plastiko kontsumitzen dugun egunean.