Etiqueta: ibasa

IBASA EGINDA

3.Bko IBASA taldeak egindako ibaiaren garbiketa saioaren bideoa duzue oraingo hau. Zabor asko biltzeaz gain, lehen mailako ikasleek asko ikasi ahal izan zuten ekofish proiektuaz, mikroplastikoen sailkapenaz…

IBASA AURRERA DOA

Ikastolako zuzendariari gure proiektu berria proposatu genion: DBH 1go mailakoekin Urumea ibaia garbitzera joatea, eta bere baimena behar genuen horretarako. Hurrengo egunean baiezkoa eman zigunez, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen.

Ideia bikaina iruditu zitzaigun kayakean ibili bitartean, Mater Museokoek utzitako materialekin ibaia garbitzea, oso dibertigarria izango litzateke! Baina gaur, maiatzaren 29an, hori oso zaila izango zela ohartu gara, ez baitaude kanoa nahikoa denontzat. Horrez gain, norbait uretara erortzeko arriskua egongo litzateke, eta ez dugu nahi hori gertatzerik.

Beraz, hona hor gure proiektu definitiboa: DBH 1go mailakoekin Kiriko eta Arraun lagunak ondoan dagoen ibai zatia garbitzera joatea. Haiek aldez aurretik jakin dezaten, Leire Belokiri gure proiektua ikastolako irratsaioan ager dadin eskatu diogu, eta bere erantzunaren zain gaude.

Ordutegia: zuzendariarekin bildu gara zein bi egunetan garatuko ditugun adosteko. Baina argi dugu klaseka egingo genukeela, 3 saio hartuz.

1A eta 1C:

8:15etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

9:00etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

9:20 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

9:50etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

10:00etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

10:25 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

10:35etan, ikastolara abiatu.

1B:

11:30etan saioa klasean hasi, eta guk plastikoaren egoera nolakoa den azalduko diegu, agian, power point batekin. Ondoren, zer egingo dugun esan, eta klasea taldeetan banatuko dugu.

12:15etan, klasetik irten, ibairantz abiatu.

12:35 inguruan, egingo dugunaren errepaso txiki bat egin, materiala banatu, eta lanean hasi (talde bakoitzak salabardo bana, lupa, pintzak eta bandejak). Taldeko batzuk ibaia garbitzen daudenean, besteek jasotako plastikoa aztertuko dute.

13:05etan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi.

13:15etan, berriro ere taldetan banatu, eta guk hondartzatik eramandako hondarrean, zein plastiko dauden aztertu (talde bakoitzak lupa, pintzak, basoak, bahea eta bandejak).

13:40 inguruan, klase osoa elkartu eta zer aurkitu duten elkarri erakutsi. Ondoren, proiektuarekiko beraien iritzia jasoko dugu, hurrengo taldeetan hobe egiteko.

13:50etan, ikastolara abiatu.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube