Etiqueta: IPUINA

EKOFISH IPUINA II

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3.Bko Uxue Urdiciain, Amets Betelu, Leire Barahona, Oscar Goy eta Maialen Vaamonde ikasleak gara. Aukeratutako proiektua aurrera eramateko, atal desberdinak egin beharko ditugu. Horretarako, bakoitzak ardura bat hartzea eta ongi betetzea da egokiena.

Gure proiektuaren ideia haurtxoentzat ipuin txiki bat egitea denez, eta proiektu hori egitea taldeko lana denez, taldekide bakoitzak ardura bat izatea pentsatu dugu.

Taldekide batek ipuinaren gidoia egiten duen bitartean, beste batek marrazkiak egin ditzake…Oraindik, ardurak ongi pentsatzearen beharra dugu… Beraz, beste berriren bat dugunean ohartaraziko dizuegu.

EKOFISH IPUINA I

Gu Arantzazuko Amako BHI-ko 3Bko  Amets, Uxue, Leire, Maialen eta Oscar ikasleak gara. Itsas hondakinekin dagoen arazoa ikusita, proiektu bat aurrera eramatea erabaki dugu…

Hasiera batean, Urumea ibaian zehar sare txikiak jartzea pentsatu genuen, baina zailegia izango zela pentsatuz beste ideia bat pentsatu dugu.

Haurrei gure ingurunea nola dagoen eta itsas hondakinei buruz gehiago jakinarazteko, ipuin ilustrazio txiki bat aurkeztea bururatu zaigu…

Lan hau errealitatera eramateko, oraindik, gauzak ongi pentsatzearen beharra dugu. Beraz, laster, gure ipuina ikusteko eta irakurtzeko aukera izango duzue…



Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube