Etiqueta: NO PLASTIC NO PROBLEMS

NO PLASTIC NO PROBLEMS III

Hau bidali digute udaletxetik, orain, dendarekin jarriko gara harremanetan.

Aste honetan joango gara dendara. Baiezkoa bada erantzuna, Donostiako horrelako antzeko  dendekin hitz egingo genuke. Sarak bidali dizkigu helbideak.

Egun on, Nagore:

Oso ideia ona iruditzen zait. Ez dakit nola egitea nahiko zenuketen. Bilera bat egin edo informazioa bidali, udalari zerbait eskatu nahi diozuen…

Zuek esan.

NO PLASTIC NO PROBLEMS II

Astigarragako udalari bidalitako gutuna:

Izaskun agurgarria,

Gu Arantzazuko Amako 3.mailako ikasleak gara. Aurten ere Ekofish-en laguntzarekin plastikoaren erabileraren inguruko proiektu batean gabiltza.

Gure ideia honako hau da:

Plastikoaren gehiegizko erabilera ikusita arazo bat dagoela konturatu gara eta neurriak hartu nahi ditugu. Astigarragako denda batean xaboiaren dispentsadore moduko bat jartzea da gure proposamena, granel moduan. Horrela, jaboien edukiontzi asko murriztuko genituzke, eta bakoitzak bere etxekoa eraman beharko luke betetzeko.

Denda aproposenaren bila gabiltza oraindik.

Eskertuko genuke proiektuaren iritzia gurekin partekatzea.

Zuen erantzunaren zain,

Mila esker.

EDUKIONTZIAK ASTIGARRAGAN I

Gu DBH 3C-ko Naia, Naima, Urtzi, Maitena, Danel eta Nagore gara.

Konturatu gara arazo larri bat dagoela munduan plastikoaren erabilerarengatik, horregatik gure proiektua martxan jartzeko idazten dizuegu.

Aurtengo proiekturako pentsatu dugu gure herriko denda  batean plastikoen erabilera murrizteko granelezko zerbitzuak jartzea. Ideia ona iruditu zaigu xaboiaren poteak oso handiak direnez eta asko erabiltzen direnez edukiontzietan granel moduan saltzea, horrela xaboi poteak murriztuko lirateke.

Erlazionatutako irudia
Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube