Etiqueta: XPLAS

XPLAS 4

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Ikerketa bat egiteko asmoz, herriko tabernetara joango gara honako galdera hauek egitera:

  • Nongo kafe poltsak erosten dituzte?
  • Plastikozkoak al dira?
  • Zenbatero erosten dituzue? Eta zenbat?

Inkesta honetatik ateratako ondorioekin, gure herriko plastikozko kafe poltsen egoera ezagutuko dugu.

XPLAS 3

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Cafes aitonari idatzi genion mezutik ez dugu erantzunik jaso. Egoera ikusi ondoren, larunbatean bertara joatea erabaki dugu, haiei aurrez aurre gure proiektua azaltzeko asmoz.

Bestalde La casa del cafe enpresari, beste mezu bat bidaltzea egokia iruditu zaigu gure proiektua azaltzeko, izan ere, hara ere joateko asmoa dugu.

Honekin bi enpresa hauek gure proiektuarekin aurrera egiteko asmoa duten jakingo dugu.

XPLAS 2

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Gure proiektuari hasiera emango diogu, horretarako, CAFES AITONA enpresarekin harremanetan jartzea erabaki dugu.Testu bat idatziko diegu gure proposamenekin, hau da, plastikozko azukre poltsak paperezko azukre poltsetan bilakatzea besteak beste. Hemendik gutxira web-orri honetan jaso ditugun erantzunak argitaratuko ditugu.

XPLAS PROIEKTUAREN HASIERA

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Aurten ere asko ikasi dugu itsas hondakinei buruz, eta arazoa oso larria dela ulertu dugu. Beraz hori konpontzen laguntzeko irtenbide bat pentsatzen hasi gara:

Hasieran Astigarragako ikastolako haurrekin tailerren bat egitea edo pentsatu genuen eta bertako zuzendaritzako batekin  harremanetan jarri ginen ere.

Baina pixka bat gehiago pentsatuz, eta bereziki lehengo egunen ilar egunean taberna bateko azukre poltsatxo bat ikusi eta gure proiektua guztiz aldatzea erabaki dugu. Cafes aitonakoa zen azukrea zuen poltsatxo hori, eta cafes aitona gure herrian bertan dagoenez, proiektua hortik bideratzea pentsatu dugu.

Orain lan asko dugu, azterketa bat egitea poltsatxo horiek sortzen duten hondakina jakiteko. Poltsatxo horien alternatibak bilatu, korreoak lortu, gutunak idatzi….

Baina behintzat martxan hasi gara.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube