Categoría: Arantzazuko Ama-A gela

BOTTLE FLIP IV

Gutun hau da Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzei idatzitakoa. Ea laguntzeko prest dauden.

Zuzendaritza agurgarria,

Arantzazuko Amako DBH3ko ikasleak gara: Maialen Mujika, Asier Breijo, Eider Perez, Anartz Outeiral eta Aner Urdangarin, hain zuzen.

Dakizuenez, EKOFISH proiektuan murgilduta gabiltza, plastikoaren arazoari aurre egiteko irtenbideak pentsatzen eta praktikara eramaten. Plastikoa murrizteko gure proposamena, Ausolan enpresak bidaltzen dituen pikniketatik, plastikozko poltsak eta plastikozko botilak kentzea da.

Zuengandik jasotako informazioarekin, hainbat ondorio atera ditugu. Esaterako, urte batean, ikastetxe bakoitzean gutxi gora-behera 50 piknik eskaintzen dira, eta ondorioz 50 plastikozko poltsa eta beste 50 plastikozko botila, eta honen ondorioz, 26.900 plastikozko poltsa eta beste horrenbeste plastikozko botila kontsumitzen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian hemen bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Hori ekiditeko, aurkitutako irtenbideak hauek dira: alde batetik, plastikozko poltsak ordezkatzeko, piknikean etortzen diren bokatak zein frutak kaxetan ekartzea eta eskoletan ume bakoitzari bere anoa motxiletan sartzea. Bestalde, plastikozko botilak ekarri beharrean, umeei kantinplorak edo botila berrerabilgarriak eramateko eskatzea.

Beraz, eskatzen dizuegu, gure proiektuarekin laguntzeko, datorren urterako, Ausolan enpresarekin harremanetan jartzea, eta denon artean proiektu hau aurrera ateratzea.

Aldez aurretik, mila esker.

BOTTLE FLIP III

Ostiralean bildu genituen beharrezko datu guztiak, Astigarragako Herri Eskolakoak (LH), eta jadanik bilduta genituen Arantzazuko Amakoak (LH).

Astigarragako Herri Eskolakoek, kurtso bakoitzean, gutxi gora-behera 50 piknik eskatzen dituztela esan ziguten, eta gogorarazi ziguten piknikak plastikoz poltsetan ekartzen dituztela, beraz, piknik bakoitzean plastikozko poltsa bat eta plastikozko botila bat dator.

Guk plastikozko poltsetan datozela kontuan hartuta, gure proiektua pixka bat aldatzea erabaki dugu, plastikozko poltsak ere murrizteko eskatuz.

Datu hauetan oinarrituta, kalkulu batzuk egin ostean, ikusi dugu urtero plastikozko botila eta poltsa ugari kontsumitzen direla, EAE-n 26.900 botila eta beste horrenbeste poltsa hain zuzen. Honela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian EAE-n bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Azken pausua falta zaigu, eskolei eta enpresari jakinaraztea.

ekopia-pega 3

Proiektua bukatzear dago baina, oraindik Astigarragako ikastolara joatea falta zaigu bertan uzteko. Aste honetan, argazkiak inprimitu, moztu eta pegatu egin ditugu baita enkuadernatu ere.

Egun hauetako batean, Leire eta Ikerri gure proiektua erakutsi eta aurkeztuko diegu eta beraiek ikusi ondoren Goizaldi Zamorarekin harremanetan jarriko gara ea noiz joan gaitezkeen galdetzeko.


ekopia-pega 2

Aste honetan egin dugun aurrerapena, argazki bilduma non ipiniko dugun erabakitzea  izan da. Erabaki duguna, Astigarragako ikastolan ipintzea izan da. Horretarako Astigarragako ikastolako zuzendariarekin, Goizaldi Zamorarekin, harremanetan jarri ginen . Hartutako erabakia, ikastolako liburutegian jartzearena izan zen, horrela liburutegira doazen umeek, jakin ahal izango dute zenbaterainokoa den plastikoaren arazoa eta txikitatik sentsibilizatzea umeak arazo honen aurrean.

Aste hau bukatzerako burutu nahi ditugun lanak hau da: argazkiak aukeratzea, materiala erostea eta parte idatzia aurrera eramatea izango da. Horretaz aparte leku gehiagotan ere ipini nahi genuke gure proiektu hau jende gehiagok ikus dezan.

BOTTLE FLIP II

Gaur aurrerapauso bat eman dugu; Astigarragako Herri eskolako zuzendariari idatzi diogu, eta erantzunaren zain gaude. Bestalde, Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzara joan gara, eta hau esan digute: urte osoan zehar  8-9 irteera egiten dituztela egiten dituztela normalean, eta ikasle guztiak kontuan hartuta 100 ikasle inguruk hartzen dutela piknika. Hurrengo astean berriro azalduko gara ea gehiago zehazterik baduten ikustera.

Informazio gehiago jasotakoan jarraituko dugu.

EKOpiapega

Arantzazuko ama BHIko 3.Ako Naroa, Ane, Josu, Mikel, Julen eta Eñaut

Gu Arantzazuko Ama BHI-ko 3.Ako Josu, Mikel, Naroa, Eñaut, Ane eta Julen gara. Aurten ere ekofish-ekin lanean ari gara eta proiektu bat aurrera eraman nahian ari gara. Lan hori, itsasoko plastikoei buruzkoa da.

Gure hasierako ideia behin baino gehiagotan aldatu behar izan dugu. Lehen ideia, gure ikastola inguruko Urumea ibaian sare bat jartzea izan zen. Ideia hori aurrera eramatea zaila zela ikusi genuenean, jende askorekin batu, udalari eta erakundeei diru eta materiala eskatu…

Hurrengo ideiarako, bideo bat egitea bururatu zitzaigun. Bideo horrekin sentsibilizazio kanpaina bati aurrera egitea zen gure ideia, baina beste talde batek antzeko ideia zeukala ikusi genuenean, beste zerbait pentsatu behar izan genuen.

Azkeneko ideia, eta aurrera eraman nahiko genukeena, argazki bilduma bat egitea izango da. Bilduma hori, itsasoan dagoen plastikoari eta plastikoen arazoei buruzkoa izango da.

Oraingoz hori besterik ez dakigu, ea nola moldatzen garen.

FIVE MINUTE CRAFT I

Arantzazuko ama BHI-ko 3A gelako Oier, Izaro, Iñaki, Uhaitz eta Oihane

Kaixo!

Gu Arantzazuko Ama ikastolako DBH 3A-ko ikasleak gara, Oier, Izaro, Oihane, Iñaki eta Uhaitz. Aurten ere, Ekofish proiektuarekin lanean gabiltza eta gure ideiak zuekin partekatu nahi genituzke. Guk, proiektu bat dugu pentsatuta eta orain proiektu honen inguruan gauzatxo batzuk azaltzen saiatuko gara.

Gure helburua, bideo erakargarri bat sortzea da, herritarrak plastikoaren arazo handi eta larri honen inguruan informatzeko, plastikoaren gehiegizko erabilpenari erantzuten dion bideo bat. Proiektu hau burutzeko, Astigarragako Udalaren eta herriko hainbat komertzioren laguntza beharko dugu. Bideo honetan, plastikoa murrizteko aholkuak, elkarrizketak… aterako dira, galderatxo batzuk egingo baitizkiegu. Gure gelakide eta lagunek zertxobait laguntzea ere eskertuko genuke.

Gure helburua, plastikoaren erabilera gutxitu edo murriztea da, egunerokotasunean plastikoa erabiltzeko ohiturak aldatuz. Proiektu hau ikusia izateko, sare sozialetan partekatuko dugu herritarren artean, (Instagram, YouTube, Whatsapp, Facebook…) burututako lana ikustarazteko. Ikusi eta norberak hausnartu ondoren, eskertzekoa izango litzateke herritarrek hau zabaltzea.

Bestalde, bideo hau gehiago zabaltzeko, Urumeako Kronikara bidaltzea gustatuko litzaiguke, eta bideoan esaten dena, bertan hitzez azaldu. Izan ere, herritar guztiek ez dituzte sare sozialak erabiltzen. Eta modu honetan, gehiago zabaltzeko aukera izango genuke.

Guk egingo dugun funtzioa eta jarraituko ditugun pausoak hauek izango dira; hasieran, esan dugun moduan, elkarrizketak eta bideotxoak grabatzen joango gara eta hori egitean, grabatutako bideo zatitxo guztiak elkartu eta bideo informatibo antzerako bat egingo dugu,  ondoren zabaldu ahal izateko.

Aurrerantzean, gure proiektuak dituen aurrerapenez informatzen joango gara.

BOTTLE FLIP I

Arantzazuko Ama BHIko 3Ako Maialen Mujika, Aner Urdangarin, Anartz Outeiral, Eider Perez eta Asier Breijo

Arantzazuko Ama ikastolako DBHko 3Ako ikasle batzuk  gara, Maialen Mujika, Aner Urdangarin, Anartz Outeiral, Eider Perez eta Asier Breijo hain zuzen.

Guk hasieran informazio hitzaldi bat egitea pentsatzen genuen, baina gerora ez genuen gure burua jendeartean honelako hitzaldi bat emateko gai ikusten, beraz, aldatzea erabaki genuen.

Orain egitea erabaki duguna zera da: Ausolan enpresara mezu bat bidaltzea ea piknikean sartzen dituzten ur botilak kendu ditzaketen jakiteko. Horretarako lehengo eskolako LH ikasleen eta Astigarragako Herri eskolako ikasleen artean piknika zenbatek eskatzen duten jakin nahiko genuke, jakiteko urte batean zenbat plastikozko ur botila erabiltzen diren. Horretarako, urte batean zenbat irteera egiten diren jakin behar dugu. Aste honetan zehar hori egitea adostu dugu.

Behin datuak esku artean ditugula, Arantzazuko Amako LHko eta Astigarragako Herri eskolako LHkoei bidaliko dizkiegu datuak, eta eskatuko diegu  piknika eskatzen dioten enpresari esateko, ea plastikozko botilak kendu ditzaten. Datuak izanda gure helburua lortuz gero zenbat hondakin murriztu dezakegun erakutsiz.

LIBURUXKA 1

Arantzazuko Ama BHI-ko 3.Ako  Aiora, Maialen.F., Urtzi, Xabier eta Gorka

Kaixo gu Arantzazuko Ama BHI-ko 3.Ako  Aiora, Maialen.F., Urtzi, Xabier eta Gorka gara.

Aurten ere Eko-Fish-ekin lanean gabiltza eta plastikoaren arazoa konpontzeko proiektu bat egin behar dugu, hori dela eta, gure proiektua azalduko dizuegu.

Hasiera batean tailer bat egitea pentsatu genuen, baina geroago jabetu ginen lehengo urtean egin zenez, beste zerbait egitea ondo etorriko zela. Tailerraren ideia baztertu ondoren, gure herriko zaborretan esaldi eraginkorrak jartzea izan zen baina irakasleak esandakoagatik berriro ere aldatzea erabaki genuen.

Azkenerako, liburuxka bat egitea erabaki dugu. Plastiko motak modu dibertigarri eta animatu  batean esplikatuz.

Hori izango da gure proiektua, kontatuko dizuegu ea nola joaten zaigun.


Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram