Categoría: Pasaia Lezo-A gela

ZAKAR POLTSEN ALTERNATIBA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 5. taldea

Azkeneko aste honetan ostegunean eta ostiralean, gure instagrameko kontuetara abixua igo genuen eta hau 200 pertsona inguruk ikusi zuten.


Larunbat goizean 12:30 tan Eroskirako bidean jarri, eta pasatzen zen jendeari gure triptikoak eta paperezko poltsak eman genizkion, eta ekofish proiektuaren berri eman genien.

17 triptiko eta poltsa inguru banatu genituen. (Jende askok ez zigun jaramonik egin)

Ondoren triptiko eta poltsa gehiago genituenez denda gutxi batzuetan utzi genituen poltsak eta triptikoak jende gehiagok ikusteko.

Antxoko gozoki dendako jabeari, triptikoak jarri eta poltsak eman genizkion.

Eta Antxoko ingeleseko akademiako paretetan triptiko batzuk itsatsi genituen eta zakarrontzietan gure paperezko poltsak jarri zituzten.


PLASTIKARTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 3.taldea

Lehengo astean Edurne Urkiolarekin hitz egin genuen liburutegiari buruz, gure ideia azaldu genion eta asko gustatu zitzaion oso interesatua dago eta laguntzeko prest zegoela esan zigun.

Eguna erabaki dugu,  Maiatzak 6ean egingo dugu tailerra eta kartel berriak egiten hasi gara.

niños jugando a las cartas dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

Orain kartelak itsastea, eta umeekin hitz egitea falta da.

Baina oporretatik bueltan “atope” jarriko gara horretan.

PLASTIKARTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 3.taldea

Aste honetan kanbio pila egin ditugu, eskulanak beste egun batean egitea erabaki dugu,eta hauxe da zergatia: liburutegia edo jangelakoa erabiltzeko  baimena eskatu behar da, eta baimena eskatu dugu eta liburutegia utzi digute. Horretaz aparte, enteratu gara ez garela kurtsoko talde bakarra eskulanak egingo dituenak, horregatik  talde guztiak elkartu egin gara eta egun bat erabaki dugu denak batera eskulanak egiteko. Guri oso ideia ona iruditu zaigu horrela ume gehiago etorriko direlako eta gauza gehiago ikasiko dituztelako.

Aste santutik bueltan egitea erabaki dugu denbora gehiago edukitzeko gauzak hobeto eta lasaiago egiteko eta umeak gehiago disfrutatzeko.

Beste taldeko partaideekin komunikatzeko WhatsApp talde bat egin dugu eta hortik ideia desberdinak botatzen ditugu eta denon artean hoberenak erabakitzen ditugu.

manualidades con plastico bilaketarekin bat datozen irudiak
Erlazionatutako irudia


ESKULANAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 1.taldea

Azkeneko aste honetan, umeek egindako eskulanak jasotzera joan gara. Benetan harrigarria beraiek egindako lana! Plastikoa modu dibertigarri batean berrerabiltzeko esan genien eta izugarrizko eskulanak egin dituzte, ze lana!

Gainera plastikoaren arazo larria jakin zutenean, beraien ohiturak aldatuko zituztela esan ziguten.

Oso harro gaude beraiek eta guk egindako lanarekin.

Hona hemen argazki batzuk:


ITSASOAK IZKUTATZEN DUENA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 4. taldea

Helburua: Plastikoaren arazo larria ezagutzera ematera eta saiatu arazo hori murrizten. Horretarako, 2 proiektu ezberdin egingo ditugu, bata helduek arazoa ezagutzera ematea eta bestea haurrei. Helduentzako, kartelak erabiliz eta haurrentzako berriz, marrazki moduko batekin.

ZAKAR POLTSEN ALTERNATIBA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 5. taldea

  1. Astea:

Aste honetan, aurrekoan aukeratutako informazioa eta irudiak triptikoan jarri eta amaitu egin ditugu,

Ondoren triptikoak inprimatu egin ditugu eta banatzeko prest daude.

Poltsak egiteko pausoak triptikoan jarri ondoren, paperezko poltsak egiten hasi gara, aste bukaeran Pasai Antxon banatzeko.

PLASTIKARTAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 3. taldea

3.astea:

Aste honetan, gure kartelak ikastola inguruan itsatsi ditugu eta sare sozialetan konpartitu dugu egingo dugun proiektua.

Instagrameko kaptura:


paretetan itsatsiak kartela:

PORTU GARBIKETA

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 2. taldea

Martxoak 29

Gaur 17:00etan gelditu gara Trintxerpeko portua garbitzeko. Portuko lurra garbitu dugu bakarrik, izan ere, ez genituen baliabiderik uretakoa jasotzeko.

Nahiz eta han dauden etxeetako buzoietan kartelak abisuarekin jarri, ez da etorri inor ez dena gure familia edo laguna. Denak portuan geundenean azaldu dugu nola egingo dugun garbiketa, hau da, bi taldetan banatu gara eta talde bakoitzak lau zakar poltsa izan ditu: plastikoa, papera, errefuxa eta beira. Jasotzen dugun zakar mota bakoitza apuntatu dugu paper batean, gero zenbatu eta ondorioak ateratzeko. Talde bakoitza zonalde desberdinetan ibili da zakarra jasotzen eskularruak erabiliz.

30 minutuz egon gara zaborra biltzen eta hauek izan dira jasotako datuen emaitzak:

1 TALDEA

Plastikoa: 193

  • 3 plastiko poltsa atera ditugu, ikaragarria da 30 minututan 193 plastiko jasotzea. Plastiko mota desberdinak hartu ditugu, adb lata pila bat, poltsak, botilak…

Papera: 99

  • Plastiko poltsa bat atera dugu paperez betea, 30minutan 99 papera atera dugu.

Beira: 12

Plastiko poltsa bat atera dugu beiraz betea, 30minutan 12 atera dugu, gehiena beirazko botilak ziren edo kirstalezko zatiak.

Errefusa:76

  • Plastiko poltsa bat atera dugu errefusaz betea, 30minutan 76 atera dugu. Haien 90% zigarro-puntak ziren.

2 TALDEA

Plastikoa: 110

  • Plastiko poltsa bakarra atera dugu,ikaragarria da 30 minututan 110 plastikoa ateratzea. Plastiko mota desberdinak hartu ditugu, adb patata poltsak, tetrabrikak…

Papera:54

  • Plastiko poltsa bat atera dugu paperez betea, 30minutan 54 papera atera dugu.

Beira: 7

  • Plastiko poltsa bat atera dugu beiraz betea, 30minutan 7 atera dugu, gehiena kristalezko botilak ziren.

Errefusa: 67

  • Plastiko poltsa bat atera dugu errefusaz betea, 30minutan 67 atera dugu. Haietako 90% zigar-puntak ziren.

Esan dezakegu, 30 minututan gehiena hartu duguna plastikoa izan dela, izan ere, 303 plastiko hartu ditugu. Gero 154 paper, errefusa 143 eta azkenik beira 19. Ikaragarria iruditzen zaigu bakarrik 30 minutu egon eta hainbesteko zakarra jasotzea. Gizakiok oso zikinak gara, mundua kutsatzen ari gara eta, hainbesteko zakarrarekin.


ESKULANAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3A, 1. taldea

Aste honetan umeen geletara joan gara arazo larria azaltzera. Lagungarria izateko, lehenengo astean egin genuen google aurkezpena proiektatu genuen, argazkiekin hobeto uler zezaten.

Astearte eta ostegunean joan ginen 5.mailako geletara.

Txikiak, arazo larria jakitean asko kezkatu ziren, eta plastiko gutxiago erabili eta eskulan oso politak egingo zituztela esan ziguten. Asko poztu ginen gu!

Beraiekin hurrengo astearte eta ostegunean gelditu gara eskulanak jasotzeko.

Hona hemen beraien geletara joan gineneko argazki batzuk:



Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram