Hezkuntza proiektua

Ongi etorriak ITSAS HONDAKINEN ERRONKA hezkuntza proiektuaren web-orrira!

Proiektuaren izena ITSAS HONDAKINEN ERRONKA: “Gazteak aldaketaren protagonistak” da bigarren hezkuntzako 3.DBHko gazteei zuzendua dagoena, Itsas Gela elkarteak MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren bidez sortu duena.

Nondik jaio da proiektu hau?

“EkoFish” Pasaiako irabazi asmorik gabeko Itsas Gela eta Getariako Itsas Planet elkarteek sustatutako proiektua da. “EkoFish”-en helburu nagusia pertsona eta kolektibo ezberdinak ingurumenaren babesean eta hobekuntzan ahalduntzea da itsas hondakinen arazoa ardatz izanik.

Proiektu potolo honetatik jaio zen ITSAS HONDAKINEN ERRONKA hezkuntza proiektua, konkretuki bigarren hezkuntzako gazteei zuzendua dagoena. Gazteak ahaldundu nahi dituen proiektu honen helburu nagusia, beraiek asmatutako eta diseinatutako proiektuak aurrera ateratzea da, hondakinen murrizketan eta prebentzioan protagonistak bihurtuz eta ingurumenaren zaintzan inplikatuz.

Unitatearen sorrerak eta diseinuak bi urteko iraupena izan du eta erakunde eta pertsona ezberdinen elkarlanaren fruitua da: Itsas Gela Elkarteko langileak, eskoletako irakasleak, Agenda 21, Berritzegunea, etab.

2018an, hezkuntza proiektu honen lehen fase pilotua burutu zen lau eskoletan Kutxa Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatua.

2018-2019ko ikasturtean berriz, bigarren fase pilotua garatu zen baita ere lau eskoletan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua, hurrengo ikasturteetarako erreplikagarritasuna eta estandarizazioa bilatuz.

2019-2020 ikasturte honetan 8 eskoletan garatuko da unitate didaktikoa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua.

Zein eskoletan garatzen ari da?

Zein da ingurumen arazoa?

Ozeanoko plastikoen arazoa Lurrak dituen sei ingurumen-larrialdi garrantzitsuenen artean sailkatuta dago. Azken 50 urteotan hartu dugun bizimoduak eraman gaitu egoera honetara kontsumo ohiturak eta naturatik banandu izana, hain zuzen. Zientzialariek diotenez 10 urteko epean ez baditugu azken 50 urteotako kontsumo eta kutsadura ohiturak aldatzen, konturatzerako, gizateriaren amaiera bertan izango dugu. Mikroplastikoen inpaktua itsas ingurutik haratagokoa doa, airea, ura, elikagaiak eta kutsatzen baititu, hortaz, guztiontzat da mehatxua. 

Denok martxan jarri behar gara, bakoitza bere eremuan eta 14-15 urteko gazteek ideia zoragarriak dituzue, eta ikaragarriko indarra duzue itsas hondakinen arazoari, zein beste edozeini, irtenbideak proposatzeko.

JAIZKIBEL

Zein da proiektuaren plangintza?

Hezkuntza proiektu honek klaseko saioak izango ditu, zientzietako irakasgaietan emango direnak, Biologia edota Fisika-kimika arloetan eta gutxi gora behera bi hilabete térdiko iraupena izango du. 

Arazo honen aurrean, 14-15 urteko gazteek asko dutela esateko eta egiteko uste dugu eta horregatik lanean jarriko ditugu, lehenik mundu mailako arazo hau ongi ulertuz eta bere inguruko hondakinen egoera aztertuz, eta bigarrenik, hondakinak murrizteko tokian tokiko proiektu berritzaileak aurrera eramanez.

Klasean emango diren saioez aparte, irteerak ere izango dituzte: kala garbiketa jarduera, ontzien sailkapen zentrora bisita eta MATER itsasontzian hondakinak arrantzatzeko itsasora irteera.

Zer ikusiko duzu web-orri honetan?

Hasiera batean, eskoletan itsas hondakinen arazoaren ikerketa fasearekin hasiko dira. Fase honetan gazteek taldeka egingo dituzten ikerketa bideoak ikusiko dituzue, hondakinen egoera etxeetan, eskolan, herrian erakutsiko dutenak. Gainera antzinako eta gaur egungo kontsumo ohitura aldaketen bideoak ere agertuko dira eta baita beste gaiei buruzkoak.

Hezkuntza proiektuak eskoletan aurrera egin ahala, bigarren fasean murgilduko dira: itsas hondakinak murriztuko edo arazoa ezagutaraztera emateko tokian-tokiko proiektuen sorrera. Gazteek beraiek diseinatutako proiektuak aurrera eraman ahala, beraien aurrera pausuen eta hausnarketen bideoak ikusiko ditugu, azkenean beraiek esfortzuen fruituak lortu arte.

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram