IBASA MARTXAN

Gu Arantzazuko amako BHI-ko 3:Bko Beñat S, Eneritz, Irune, Manex eta Nahia gara, eta Itsas hondakinei nola aurre egin pentsatzen  ari gara:

Horretan hasi ginenean ondorengoa izan zen gure lehenengo ideia:

Kontxako Badian, irla eta Igeldoren artean, sare handi bat jartzea  itsas hondoan. Bertan jasoko litzake plastiko gehiena, plastikoa hondoan pilatzen delako. Gero, eguneko momentu zehatz batean (jendeak jakin beharko luke, eta mareak ere kontuan izanda noski) igo egingo litzateke, eta bertan pilatutako plastikoa bilduko litzateke.

Hasieran ideia konplexua iruditzen zitzaigun arren polita eta eraginkorra izan zitekeela ere pentsatu genuen. Gero hankak lurrean jarri genituen, jende askorekin bildu beharko genuke materiala lortzeko, eta baimenak lortzea eta martxan jartzea zaila zelako.

Ideia hori aurrera eramatea  konplexua izango zenez, beste aukera bat bilatzen hasi ginen baina ardatz beretik abiatuta, hau da sarea jartzearen ideiatik abiatuta. Momentu hartan pentsatu behar genuen gauza sarea nun jarri zitekeen zen,  Kontxan jartzea zailagoa iruditzen zitzaigulako. Hartara, 2. ideia bat bururatu zitzaigun:

Kasu horretan ere sare bat erabiliko genuke, baina kokapena eta jartzeko modua aldatu. Urumea ibaiaren bukaeran sarea frontoi moduan jarriko genuke. Sare hori estuki lotu eta astebetez gutxi gorabehera bertan utziz, astea bukatzean bildutako  plastikoen azterketa bat egingo genuke. Bi gauza lortuko lirateke, itsasora ibaitik zabor gutxiago iristea eta gainera jasotakoarekin herritarrak sentsibilizatzeko aukera izango genuke (asko jasoko genuke eta)

Ideia honekin ere jarraitu beharreko pausuak ez dira gutxi, eta zaila ikusten dugu hain denbora gutxian burutzea, beraz beste gauza sinpleago batean ari gara pentsatzen…

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram
YouTube
YouTube