Plastic busters

Gure proiektuaren laburpen bideoa!!!!

Abel, Aitor, Eider eta Noah

FESTA-FESTA TALDEA

Bideoa prestatzen ari gara. Grabaketak egin ditugu eta editatzea falta zaigu.

BOTTLE FLIP IV

Gutun hau da Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko zuzendaritzei idatzitakoa. Ea laguntzeko prest dauden.

Zuzendaritza agurgarria,

Arantzazuko Amako DBH3ko ikasleak gara: Maialen Mujika, Asier Breijo, Eider Perez, Anartz Outeiral eta Aner Urdangarin, hain zuzen.

Dakizuenez, EKOFISH proiektuan murgilduta gabiltza, plastikoaren arazoari aurre egiteko irtenbideak pentsatzen eta praktikara eramaten. Plastikoa murrizteko gure proposamena, Ausolan enpresak bidaltzen dituen pikniketatik, plastikozko poltsak eta plastikozko botilak kentzea da.

Zuengandik jasotako informazioarekin, hainbat ondorio atera ditugu. Esaterako, urte batean, ikastetxe bakoitzean gutxi gora-behera 50 piknik eskaintzen dira, eta ondorioz 50 plastikozko poltsa eta beste 50 plastikozko botila, eta honen ondorioz, 26.900 plastikozko poltsa eta beste horrenbeste plastikozko botila kontsumitzen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian hemen bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Hori ekiditeko, aurkitutako irtenbideak hauek dira: alde batetik, plastikozko poltsak ordezkatzeko, piknikean etortzen diren bokatak zein frutak kaxetan ekartzea eta eskoletan ume bakoitzari bere anoa motxiletan sartzea. Bestalde, plastikozko botilak ekarri beharrean, umeei kantinplorak edo botila berrerabilgarriak eramateko eskatzea.

Beraz, eskatzen dizuegu, gure proiektuarekin laguntzeko, datorren urterako, Ausolan enpresarekin harremanetan jartzea, eta denon artean proiektu hau aurrera ateratzea.

Aldez aurretik, mila esker.

BOTTLE FLIP III

Ostiralean bildu genituen beharrezko datu guztiak, Astigarragako Herri Eskolakoak (LH), eta jadanik bilduta genituen Arantzazuko Amakoak (LH).

Astigarragako Herri Eskolakoek, kurtso bakoitzean, gutxi gora-behera 50 piknik eskatzen dituztela esan ziguten, eta gogorarazi ziguten piknikak plastikoz poltsetan ekartzen dituztela, beraz, piknik bakoitzean plastikozko poltsa bat eta plastikozko botila bat dator.

Guk plastikozko poltsetan datozela kontuan hartuta, gure proiektua pixka bat aldatzea erabaki dugu, plastikozko poltsak ere murrizteko eskatuz.

Datu hauetan oinarrituta, kalkulu batzuk egin ostean, ikusi dugu urtero plastikozko botila eta poltsa ugari kontsumitzen direla, EAE-n 26.900 botila eta beste horrenbeste poltsa hain zuzen. Honela jarraituz gero, 5 urte barru, 134.500 botila eta poltsa kontsumituko dira, eta ikaragarrizko astakeria izango dela iruditzen zaigu, EAE bakarrik hartu baitugu kontuan. EAE munduaren zati oso txiki bat da, eta mundu guztian EAE-n bezain beste kontsumituko balitz, izugarrizko plastiko pila kontsumituko litzateke piknikak bakarrik kontuan hartuta.

Azken pausua falta zaigu, eskolei eta enpresari jakinaraztea.

ekopia-pega 3

Proiektua bukatzear dago baina, oraindik Astigarragako ikastolara joatea falta zaigu bertan uzteko. Aste honetan, argazkiak inprimitu, moztu eta pegatu egin ditugu baita enkuadernatu ere.

Egun hauetako batean, Leire eta Ikerri gure proiektua erakutsi eta aurkeztuko diegu eta beraiek ikusi ondoren Goizaldi Zamorarekin harremanetan jarriko gara ea noiz joan gaitezkeen galdetzeko.


ekopia-pega 2

Aste honetan egin dugun aurrerapena, argazki bilduma non ipiniko dugun erabakitzea  izan da. Erabaki duguna, Astigarragako ikastolan ipintzea izan da. Horretarako Astigarragako ikastolako zuzendariarekin, Goizaldi Zamorarekin, harremanetan jarri ginen . Hartutako erabakia, ikastolako liburutegian jartzearena izan zen, horrela liburutegira doazen umeek, jakin ahal izango dute zenbaterainokoa den plastikoaren arazoa eta txikitatik sentsibilizatzea umeak arazo honen aurrean.

Aste hau bukatzerako burutu nahi ditugun lanak hau da: argazkiak aukeratzea, materiala erostea eta parte idatzia aurrera eramatea izango da. Horretaz aparte leku gehiagotan ere ipini nahi genuke gure proiektu hau jende gehiagok ikus dezan.

NO PLASTIC NO PROBLEMS III

Hau bidali digute udaletxetik, orain, dendarekin jarriko gara harremanetan.

Aste honetan joango gara dendara. Baiezkoa bada erantzuna, Donostiako horrelako antzeko  dendekin hitz egingo genuke. Sarak bidali dizkigu helbideak.

Egun on, Nagore:

Oso ideia ona iruditzen zait. Ez dakit nola egitea nahiko zenuketen. Bilera bat egin edo informazioa bidali, udalari zerbait eskatu nahi diozuen…

Zuek esan.

NO PLASTIC NO PROBLEMS II

Astigarragako udalari bidalitako gutuna:

Izaskun agurgarria,

Gu Arantzazuko Amako 3.mailako ikasleak gara. Aurten ere Ekofish-en laguntzarekin plastikoaren erabileraren inguruko proiektu batean gabiltza.

Gure ideia honako hau da:

Plastikoaren gehiegizko erabilera ikusita arazo bat dagoela konturatu gara eta neurriak hartu nahi ditugu. Astigarragako denda batean xaboiaren dispentsadore moduko bat jartzea da gure proposamena, granel moduan. Horrela, jaboien edukiontzi asko murriztuko genituzke, eta bakoitzak bere etxekoa eraman beharko luke betetzeko.

Denda aproposenaren bila gabiltza oraindik.

Eskertuko genuke proiektuaren iritzia gurekin partekatzea.

Zuen erantzunaren zain,

Mila esker.

XPLAS 4

Kaixo gu Arantzazuko amako BHI-ko 3.Cko Xplas taldea gara.

Ikerketa bat egiteko asmoz, herriko tabernetara joango gara honako galdera hauek egitera:

  • Nongo kafe poltsak erosten dituzte?
  • Plastikozkoak al dira?
  • Zenbatero erosten dituzue? Eta zenbat?

Inkesta honetatik ateratako ondorioekin, gure herriko plastikozko kafe poltsen egoera ezagutuko dugu.

Facebook
Facebook
Instagram
YouTube
YouTube